viernes, 17 de noviembre de 2017

Marea Urdinaren logoaren esanahia

Beharbada Marea Urdinaren logoak ze esanahi duen galdetuko diozu zure buruari. Hemen duzu azalpena:

Logoa olatu bat da, AUTISMOAREN alde aurrera doan olatu bat, beti aurrera doana, geldiezina. Ez dio axola ze oztopo jartzen zaizkion aurrean (arrokak, paretak, prejuizioak, ixten diren ateak, ezezkoak,...) beti gainditzen ditu eta aurrera egiten du.
Nola liteke hori? Olatu barruan pertsonak daudelako (ume, guraso, anai, arreba, attitte amama,...), autismoa beraien bizietan izan arren beti aurrera egiten duten pertsonak. Egunero ohetik jaiki eta  beraien bizitzan sortzen diren oztopoak  gainditzeko borrokan egiteko prest daudenak.
Pertsona hauek errealak dira eta bere izenarekin olatuari forma ematen diote:  Luken, Igor, Antxon, Lier,... eta beste 1500 pertsonatik gora Gipuzkoa osoan.

Egitasmo honekin, zure izena ere olatuaren parte izango da eta Marea Urdina Tsunami bat bihurtuko da! Geldiezina!



Hasierako zirriborroa

Lehenengo diseinuak

Lehenengo diseinuak
Bukaerako diseinua
Marea Urdina Taldea
Mas información sobre el proyecto en nuestra página web /Gure web orrian informazio gehiago:
O en nuestra redes sociales / Edo gure sare sozialetan:

No hay comentarios:

Publicar un comentario