sábado, 9 de noviembre de 2019

Nota de Marea Urdina



Lo que nos une es el color AZUL

     Estos días ha llegado a los buzones de los azkoitiarras el primer número de la revista de un partido político, y mientras en una página se alaba la presentación de la película Marea Urdina en Baztartxo, en la página de al lado se pide el voto para ese partido. Se trata de un artículo de opinión, y como no podía ser de otra manera ya agradecimos sus gesto al autor en el momento que lo publicó. Pero a pocos días de unas elecciones, cuando están llegando a nuestras casas la propaganda electoral y las papeletas de todos los partidos Marea Urdina quiere hacer pública su preocupación, ya que los dos mensajes se han colocado tan cerca que alguien podría pensar que Marea Urdina y ese partido político se encuentran igualmente próximos. Y eso no es así.
La única bandera política de Marea Urdina es la sonrisa de las personas con discapacidad y sus familiares; y el único sistema político que apoyamos es aquel que garantice que las personas con discapacidad tengan los mismos derechos y oportunidades que los demás. El azul es nuestro color porque ese es el color que identifica a la discapacidad que dio impulso a nuestra marea: el autismo, y también es nuestro color porque el azul es el color que mejor identifica la transparencia del agua, porque nosotros también somos transparentes. y a través de esta nota queremos declarar que no nos adscribimos a ninguna ideología política. Nosotros solo apoyamos a todos aquellos que viven diariamente con la discapacidad. La única lucha en la que participamos es la de la inclusión de las personas con discapacidad.
Marea Urdina
Gure web orrian informazio gehiago:
 Edo gure sare sozialetan:

Marea Urdinaren oharra



Urdinak batzen gaituelako

     Egun hauetan alderdi politiko baten aldizkariaren 1.go alea iritsi da azkoitiarren buzoietara, eta orri batean Baztartxo antzokian egin genuen Marea Urdina Filmaren aurkezpena goraipatzen du, eta ondoko orrian alderdi horren aldeko bozka eskatzen du. Iritzi artikulu bat da eta nola ez, egileak idatzi zuenean eskerrak eman genizkion, baina hauteskundeetarako 3 egun falta direla eta etxe guztietan alderdi ezberdinen bozkatzeko paperak iristen ari zaizkigunean, Marea Urdinatik gure kezka azaldu nahi dugu: hain hurbil aurkitzen baitira bi mezuak norbaitek pentsa dezakeela Marea Urdina eta alderdi politiko hori ere hurbilekoak direla. Eta hori ez da horrela.
    Marea Urdina sortu genuenetik ikaragarrizko esfortzua egin dugu gure ekimena “garbia” izan zedin; herritik sortutakoa herritar guztiei zabalduz besterik gabe. Gure ikurrin politiko bakarra desgaitasuna duten herritarren eta haien familien irribarrea da; eta bultzatzen dugun sistema politiko bakarra desgaitasuna duten herritarrei herritar guztiok ditugun eskubide eta aukera berdinak izatea bermatzen diena da. Urdina da gure kolorea hau delako gure marea martxan jarri zuen desgaitasunaren kolorea: autismoa, eta baitaere kolore honek islatzen duelako ondoen uraren gardentasuna; gu ere gardenak baikara. Eta ohar honen bidez aldarrikatu nahi dugu ez dugula bat egiten inongo ideologia politikorekin. Guk desgaitasunekin egunero bizi diren herritar guztiekin egiten dugu bat soilik, eta hauen gizarteratzea da gure borroka bakarra.
Marea Urdina
Gure web orrian informazio gehiago:
 Edo gure sare sozialetan:

miércoles, 29 de mayo de 2019

Marea Urdina Naiz ZIURTAGIRIA aurkezten dugu




ZER DA?

Marea Urdinetik egiten dugun aitorpen edo errekonozimentu bat da.

NORI EMANGO DIOGU?

Aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioaren alde egiten duten orori (elkarte/talde/egoitza/denda,...) "Marea Urdina naiz" eranskailu edo pegatina bat emango diegu beraien egoitzan sarreran ipini dezaten.
Marea Urdina naiz eranskailua

ZER ESAN NAHI DU?

Horrela ANIZTASUNAREN LAGUN direla adieraziko dute eta behar bereziak dituzten pertsonak aurrez jakingo dute toki horretan ongi etorriak direla.


Aurrekoaz gain eta errekonozimendu bezala, Marea Urdinetik ANIZTASUNAREN LAGUN izatearen ZIURTAGIRIA-rekin sarituko ditugu.

Marea Urdina ziurtagiria

Bertan aniztasunaren laguna izateak dakarkien  INKLUSIBITATEAREN DEKALOGOA zerrendatzen da, ziurtagiriaren jabea nolabait berau errespetatzera konprometituz.

ZER EGIN BEHAR DA ZIURTAGIRIA LORTZEKO?

Zure elkarte/talde/enpresa...-n ondorengo galdera egin behar duzu: "Eta gu zer gaude prest egitera inklusioaren alde?". Erantzuna aurkitzen duzunean jarri zaitez gurekin kontaktuan.





Marea Urdina
Gure web orrian informazio gehiago:
 Edo gure sare sozialetan:

viernes, 24 de mayo de 2019

Jolas parke berriak bai baina guztiontzat mesedez



Azpeitiko parke berrituetako bat

‌Gero eta modernizatuagoak ditugu inguruko jolas-parkeak. Itxura aldatze lanetan gogor ari dira zenbait eta jolasa zein ikerkuntzarako umeentzat topagune ezin hobeak bilakatzen dira. Argi dago gaur egungo beharretara egokitzeko, beharrezkoak diren aldaketak barneratzeko lanean ari direla batzuk baina... zein ume mota dituzte buruan, jolas-parkeen diseinu berritzaile hauetara dedikatzen direnak? Argi dago neurotipikotzat ditugun umeak direla eredu bakarra. Eta ez al dute ba haur guztiek jolasean espazio berdinak partekatzeko eskubidea? Parke inklusiboak izan ahal izateko, ikuspegi zaharkitua mantentzen dute parke berritzaile itxura duten hauek.

Bestela jarri zuen burua gurpildun aulki batean eta saiatu parke hauetan jolasten, besteak beste.

Irisgarritasun eza


Marea Urdina Elkartea

Gure web orrian informazio gehiago:
 Edo gure sare sozialetan:

miércoles, 22 de mayo de 2019

Marea Urdinak partaide berrientzat difusio kanpaina martxan jarri du


Helburua aniztasun funtzionala duten pertsonak eta beren familiartekoak elkartearen berri izatea da.

Triptikoa


Marea Urdina ekimenak bizirik jarraitzen du eta helburu zabalagoak ditu orain.
Orain arte Marea Urdina ekimen arrakastatsu baten izena zen: autismoa duten pertsonen errealitatearen inguruan gure komunitatean sentsibilizazioa pizteko helburuarekin 2018ko uztailean Gipuzkoako kostaldea igerian zeharkatu zuena.

Hemendik aurrera Urola bailaran aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioa bizitzako esparru guztietan bultzatu nahi duen elkarte bat bihurtu da Marea Urdina ELKARTEA.

Horretarako udaletxeko zerbitzu sozialetan, anbulategiko pediatrei, ikastetxeetako orientatzaileei,… elkartearen berri ematen duten TRIPTIKOAK eman dizkiegu. Aniztasun funtzionala duten pertsona edo beren senitartekoekin duten harremanean gure berri emateko.

Aniztasun funtzionala duten pertsonak gure bailaran


Hauek dira orain arte hartu ditugun ekintza-ildoak:
  • Udaletxeekin eta beste talde-eragileekin elkarlanean hastea udal-instalazioen irisgarritasun fisikoa hobetzeko.
  • Udaletxeekin elkarlanean hastea zerbitzu publiko zein pribatuen irisgarritasun kognitiboa hobetzeko.
  • Beste elkarte batzuekin batera kirol, kultura eta aisialdiko ekintzetan aniztasun funtzionala duten pertsonen parte hartzea bultzatzea.
  • Aniztasun funtzional mota guztiak ikusgai egitea.
  • Pertsona kutun batek funtzionaltasun desberdina duela jakitea, onartzea eta egoera nola kudeatu daitekeen partekatzea.

Ziur gaude gure elkartera kide berriak hurbiltzeak oraindik antzeman ez ditugun talde honek dituen behar berriak ikusarazi eta denontzako onuragarriak izango diren ekintza-ildoak irekiko dizkigula.

Edonork izan dezakegu funtzionaltasun anitza istripu baten edo gaixotasun baten ondorioz, eta egoera berri horretatik eratortzen diren behar berriei erantzutea ez da erraza. Horretan lagundu nahi dugu eta horregatik Urola bailarako aniztasun funtzionala duten pertsona guztiak eta haien familiak Marea Urdina ELKARTEA ezagutzea nahi dugu.

Gure helburu bakarra gure ingurua guztiontzako atseginagoa eta inklusiboagoa izatea da; hau lortzeko balio dezaken edozein motatako ekarpenak jasotzeko irrikatan gaude (ametsak, ideiak, proiektuak, …); horregatik gure ateak helburu hau bere egin nahi duen edonorentzat irekita daude, eta gure komunitatea atseginagoa eta xamurragoa egin dezaken edonork ekarri dezakeen ekimenak gure egiteko prest gaude ere.

Agur bero bat.


Marea Urdina Elkartea
Gure web orrian informazio gehiago:
 Edo gure sare sozialetan:

viernes, 10 de mayo de 2019

Kotxe Klasikoen Topaketa INKLUSIBOA

Marea Urdina Elkartea sortu zenean "eta zuk, zer egin dezakezu inklusioaren alde?" galdera bota genuen gizartera. Gutxiena espero genuen esparruetatik batzuek erantzuna eman digute: aurtengo Azkoitiko Kotxe Klasikoen Topaketa era INKLUSIBOAN antolatu dute.



11:00-tik 12:30-era egiten den errekorridoan parte hartzera gonbidatuak izan gara Marea Urdineko partaideak eta atzo arratsaldean egin genuen beroketa.





Mila mila esker Antonio, zu ere
Marea Urdina zara!

Marea Urdina
Gure web orrian informazio gehiago:
 Edo gure sare sozialetan:

martes, 19 de marzo de 2019

Marea Urdina balantzea: Kontuak Garbi



BALANTZE EKONOMIKOA

Gardentasunez jokatu dugu iraganean eta horrela jarraitzea da gure helburua. 2018-ko Marea Urdina ekarpen ekonomiko pribatuei esker izan zen posible eta ekarpen horiek non eta nola erabili diren bailarari azaltzea zilegi eta beharrezkoa dela iruditzen zaigu.



DIRUAREN JABETZA

Diru soberakin honen jabetza Marea Urdina Elkartearena izatera pasatu da, horretarako elkartearen izenean ireki den kontu korronte batera trasnferitu direlarik fondo guztiak.




NON GASTATUKO DUGU DIRUA?

Gure bailarako aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioaren alde egingo den edozein jardueratan inbertituko dugu diru hau, herritik jaso genuena herriarentzat izango da, Marea Urdineko Elkarteko talde eragileak izango du horretarako ahalmena.


ESKERTZA

"Zertan lagundu dezaket?" galdera eginez gerturatzen zaigun orori "Zer dakizu egiten?" galderarekin erantzuten diogu beti.
Horrela Azkoitiko CaixaBank-ek  egiten dakienean lagunduko digu Marea Urdinari eta komisiorik gabeko zerbitzua emango digu. Hala nola:
  • Mantentze komisioak
  • Transferentzi komisioak
  • Kreditu txartela izateagatik komisioak
Marea Urdinetik eskerrikasko, zuek ere URDINAK zarete.