domingo, 3 de diciembre de 2017

Marea Urdina IWAS Munduko Txapelketan ere izan da

IWAS Munduko Txapelketak ospatzen ari dira Vila Real de Santo António, Portugalen, Azaroan 30-etik Abenduan 6-ra arte. Bertan Izarraitz Igeri Elkarteko Iker Aizpuru hari delarik parte hartzen.



Erabat unkigarria izan da  Ikerrek Marea Urdinari eman dion babesa eta bere familiak igorri digun mezua plazaratu nahiko genuke:

"Aupa !!
Olatu handian murgilduta Marea Urdinak Portugaleko Vila Real do Santo Antonioraino ekarri gaitu, etxetik 1000km pasatxora. Harro gaude gorro ofizialaren azpitik Marea Urdineko gorroa eramateaz."

Mila mila esker bihotzez Iker, munduko txapelketa batzuetan gure txapela jantzita eraman izanak benetan hunkitzen gaitu.  Guztiontzat eredu zara.


Argazkian Iker Aizpuru (Izarraitz Igeri Elkartekoa), Nahia Zudaire (Buruntzaldea Taldekoa) eta Espainiako taldea osatzen duten  gainontzeko igerilariak Xavi Torres teknikoarekin batera.



 Iker kontzentratuta irteera kameran proba egin baino lehen

Jakin dezazula Iker, Marea Urdineko olatuaren parte zarela.



No hay comentarios:

Publicar un comentario