sábado, 9 de noviembre de 2019

Marea Urdinaren oharra



Urdinak batzen gaituelako

     Egun hauetan alderdi politiko baten aldizkariaren 1.go alea iritsi da azkoitiarren buzoietara, eta orri batean Baztartxo antzokian egin genuen Marea Urdina Filmaren aurkezpena goraipatzen du, eta ondoko orrian alderdi horren aldeko bozka eskatzen du. Iritzi artikulu bat da eta nola ez, egileak idatzi zuenean eskerrak eman genizkion, baina hauteskundeetarako 3 egun falta direla eta etxe guztietan alderdi ezberdinen bozkatzeko paperak iristen ari zaizkigunean, Marea Urdinatik gure kezka azaldu nahi dugu: hain hurbil aurkitzen baitira bi mezuak norbaitek pentsa dezakeela Marea Urdina eta alderdi politiko hori ere hurbilekoak direla. Eta hori ez da horrela.
    Marea Urdina sortu genuenetik ikaragarrizko esfortzua egin dugu gure ekimena “garbia” izan zedin; herritik sortutakoa herritar guztiei zabalduz besterik gabe. Gure ikurrin politiko bakarra desgaitasuna duten herritarren eta haien familien irribarrea da; eta bultzatzen dugun sistema politiko bakarra desgaitasuna duten herritarrei herritar guztiok ditugun eskubide eta aukera berdinak izatea bermatzen diena da. Urdina da gure kolorea hau delako gure marea martxan jarri zuen desgaitasunaren kolorea: autismoa, eta baitaere kolore honek islatzen duelako ondoen uraren gardentasuna; gu ere gardenak baikara. Eta ohar honen bidez aldarrikatu nahi dugu ez dugula bat egiten inongo ideologia politikorekin. Guk desgaitasunekin egunero bizi diren herritar guztiekin egiten dugu bat soilik, eta hauen gizarteratzea da gure borroka bakarra.
Marea Urdina
Gure web orrian informazio gehiago:
 Edo gure sare sozialetan:

No hay comentarios:

Publicar un comentario