lunes, 2 de diciembre de 2019

2020-ko Marea Urdina Egutegia



Egutegiaren azala
Bereziki gaur, Abenduak 3 Ez Gaitasunaren Nazioarteko Egunean, berri zoragarri batekin gatoz.
Aurreratu genizuen bezala 2020-rako zerbait oso berezia prestatzen ari ginen, urte osoan aniztasun funtzionala duten pertsonak (zuen herrikideak) oso gertu izateko zerbait sortu nahi genuen eta horrelaxe 2020-ko Marea Urdina Egutegia bukatu berri dugu.

Helburua, sentsibilizazioa


Egutegiaren helburua bakarra da, sentsibilizazioa. Urtean zehar aniztasuna herritarrengandik gertu izatea du helburu, pertsona hauek gertukoak bait dira, bertakoak.

egutegiko argazkiak ateratzen saioetako bat

12 hilabete, 12 pertsona anitz


Aurreko publikazio batetan komentatu genuen bezala, 2020 urteak hilabete oso bereziak izango ditu, hilabete bakoitzen bailarako aniztasun funtzionala duen pertsona bat izango da protagonista, bertan izango ditugu: Xuban, Ane, Luan, Iren, Ursula, Alex, Luken, Nora, Andoni, Jone, Gotzon eta Igor.
Hamabi pertsona, hamabi aniztasun, hamabi herrikide, hamabi lagun, hamabi eskolako gelakide, hamabi familiarteko, hamabi ezagun,… seguru batzuk gertukoak dituzuela, bertakoak bait dira.

Urtarrileko protagonista: Xuban Azpeitiarra

Hilabete bakoitzean esaldi berezi bat


Hilabete bakoitzaren goiburuan esaldi bat idatzi dugu, ez da edozein esaldi. Esaldi hau Urrian egin genuen “Ezagutu nazazu” erakustaldian jendeak idatzi zituen komentarioetako batzuk dira. Denak oso esanguratsuak, bihotzetik idatziak, denak oso oso bereziak, hilabeteko pertsonaiak bezalaxe.

Urtarrileko esaldia

Bukaeran, urteko laburpena


Eta egutegiaren bukaeran, azkenengo bi orriak, Marea Urdinak urtean zehar aurrera eraman dituen edo parte hartu duen ekintzen laburpen batekin osatu ditugu. Zuei esker, aniztasuna eta inklusioa gogoan izan dituzuelako, zuek antolatutako ekintzetan parte hartu ahal izan dugu.
Hartu itzazue bi orri hauek gure esker ona adierazteko era bat bezala.

Azken orrietako laburpen bat

Leku publikoetan ipintzeko OPARI emango dugu


Sentsibilizazioa denez helburua, gure bailarako ahal den leku publiko gehienetan nahiko genuke gure egutegia eskegi.
Hau lortzeko gure bailarako haurreskola, ikastetxe, zaharren egoitza, udal, anbulategi, saltoki, taberna, jatetxe,… guztietan DOAN emango dugu, bai bai, DOAN.
Horrela 2020 urte osoan zehar herritar guztiengandik gertu izango gara eta aniztasunaren normalizaziorantz bidean beste pauso bat emango dugu.

Partikularrak erosteko, non eta zenbatean?


Noski, norbaitek egutegia bere etxerako nahiko balu, ale batzuk salgai ipiniko ditugu.
Eskuragarri izango dituzue ondorengo saltokietan:

Azkoitian
  • Hazia Belardendan
  • Iroa Arropa Dendan
  • Maxi Eroskin
Azpeitian

  • Danetik Dendan
  • Casa Jaca Dendan
  • Tiendaazul Dendan


Helburua esan bezala sentsibilizazioa da eta horrexegaitik denentzako izango den egutegi bat izatea nahi dugu, beraz 2 €-tako prezio sinbolikoan ipini ditugu salgai.

Kartel hau ikusten duzuen saltokietan izango duzue salgai
Aniztasunaren Urte Berri On guztioi!

No hay comentarios:

Publicar un comentario