Jakina da
ezinduentzat erreserbatuta egoten diren aparkalekuetan ezin dugula
gure ibilgailua utzi eta jakina da baita arrazoia ere.
Lehenengo etortzen
zaigun arrazoia agian “galerazita” dagoelako da, edo beste era
batera esanda, sekulako isuna ipintzen dutelako.
Guk bigarrengo
arrazoian nahiko genuke zentratu, benetakoan. Plaza horiek benetako
beharra duten pertsonentzat gordeta egoten dira, ezgaitasuna duten
pertsona batentzat leku batera joan edo ez joatearen diferentzia
definitu dezake horrelako plaza bat egoteak.
Horregaitik eta
zorionez gai hau gobernutik behar den seriotasunarekin hartu ohi da
eta bertan ez dagokionak aparkatzea Segurtasun Sailak arau-hauste
larri bezala kontsideratzen du (76. Artikulua “d” atala),
dagokion diru-isuna 200€ delarik.
Marea Urdina
Elkartean hainbat kide gara ezinduentzako txartela dugunak eta
hainbat udalerritan geu izaten gara Udaltzaingoak ze zorroztasunekin
(batzuetan gehiegi) araudia betearazten duten lekuko. Hona hemen
gertuko bi adibide:
- Lehenengoa orain dela gutxikoa da, joan den asteburuan Gasteizko udaltzaingoak 200€ isuna jarri zion gure kideetako bati, ezinduen txartelean egoten den iraungitze data ez zelako ondo irakurtzen (txartela noski iraungitu gabe zegoen)
- Beste kideetako baten kasua ere kontatzeko modukoa da, umea gaixo zuela Azpeitiko larrialdietara eraman zuenekoa. Ezinduentzako plazan aparkatu zuen baina txartela ahaztu zitzaion, nahiz eta umea txartelaren jabe izan udaltzaingoak 200€ isuna jarri zien.
Ezinduentzako aparkatzeko txartela |
Seriotasun honek,
plaza horiekiko gizartearen kontzientziazioa eta errespetua ekarri
du, zaila da gaur egun ezinduen txartelik gabeko autorik aparkaleku
urdinetan ikustea eta oraindik eta zailagoa txartelaren iruzurrezko
erabileraren bat izatea, benetan behar duenak erabiltzen baitu.
Baina, arau-haustea
arauak bete arazten dituenak egiten duenean? Zer gertatzen da?
Nork isuntzen du
isunak jartzen dituena?
Ez dezagun orain
arte lortu dugun guztia horrelako adibide desegokiengatik galdu.
Ezinduentzako aparkalekua zabor edukiontziengatik okupatua Azkoitiko auzo batetan |
No hay comentarios:
Publicar un comentario