Helburua
aniztasun funtzionala duten pertsonak eta beren familiartekoak
elkartearen berri izatea da.
|
Triptikoa |
Marea Urdina ekimenak bizirik jarraitzen du eta helburu zabalagoak ditu
orain.
Orain
arte Marea Urdina ekimen arrakastatsu baten izena zen: autismoa
duten pertsonen errealitatearen inguruan gure komunitatean
sentsibilizazioa pizteko helburuarekin 2018ko uztailean Gipuzkoako
kostaldea igerian zeharkatu zuena.
Hemendik
aurrera Urola bailaran aniztasun funtzionala duten pertsonen
inklusioa bizitzako esparru guztietan bultzatu nahi duen elkarte bat bihurtu da Marea Urdina ELKARTEA.
Horretarako udaletxeko zerbitzu sozialetan, anbulategiko pediatrei, ikastetxeetako orientatzaileei,… elkartearen berri ematen duten TRIPTIKOAK eman dizkiegu. Aniztasun funtzionala duten pertsona edo beren senitartekoekin duten harremanean gure berri emateko.
|
Aniztasun funtzionala duten pertsonak gure bailaran |
Hauek
dira orain arte hartu ditugun ekintza-ildoak:
- Udaletxeekin
eta beste talde-eragileekin elkarlanean hastea udal-instalazioen
irisgarritasun fisikoa hobetzeko.
- Udaletxeekin
elkarlanean hastea zerbitzu publiko zein pribatuen irisgarritasun
kognitiboa hobetzeko.
- Beste
elkarte batzuekin batera kirol, kultura eta aisialdiko ekintzetan aniztasun funtzionala
duten pertsonen parte hartzea bultzatzea.
- Aniztasun
funtzional mota guztiak ikusgai egitea.
- Pertsona
kutun batek funtzionaltasun desberdina duela jakitea, onartzea eta
egoera nola kudeatu daitekeen partekatzea.
Ziur
gaude gure elkartera kide berriak hurbiltzeak oraindik
antzeman ez ditugun talde honek dituen behar berriak ikusarazi eta
denontzako onuragarriak izango diren ekintza-ildoak irekiko
dizkigula.
Edonork
izan dezakegu funtzionaltasun anitza istripu baten edo gaixotasun
baten ondorioz, eta egoera berri horretatik eratortzen diren behar
berriei erantzutea ez da erraza. Horretan lagundu nahi dugu eta
horregatik Urola bailarako aniztasun funtzionala duten pertsona
guztiak eta haien familiak Marea Urdina ELKARTEA ezagutzea nahi
dugu.
Gure helburu bakarra gure ingurua guztiontzako
atseginagoa eta inklusiboagoa izatea da; hau lortzeko balio dezaken
edozein motatako ekarpenak jasotzeko irrikatan gaude (ametsak,
ideiak, proiektuak, …); horregatik gure ateak helburu hau bere egin
nahi duen edonorentzat irekita daude, eta gure komunitatea
atseginagoa eta xamurragoa egin dezaken edonork ekarri dezakeen
ekimenak gure egiteko prest gaude ere.
Agur
bero bat.
Marea Urdina Elkartea
Gure web orrian informazio gehiago:
Edo gure sare sozialetan: