lunes, 27 de agosto de 2018

MAREA URDINETIK BALORAZIOA

EGINDAKO URRATSAK ETA AURRERA BEGIRAKOAK


Marea Urdinaren bukaera Hondarribian. Lekukoa oso pertsona "bereziek" eman zuten

Joan da ikasturtea eta bukatu da 2017. urteko irailean martxan jarri genuen proiektuaren lehenengo etapa. Balorazioak egiteko garaia da beraz, eta hurrengo lerroak horretara zuzenduko ditugu Maxixatzenek eskaini dizkigun orriotan.

Egindako lanaren arabera egituratu dugu balorazioa. Oso zaila egin zaigu gertatu zaigun guztia zenbakietara ekartzea. Batetik, horrelakoetara ez gaudelako ohituta eta bestetik, ezinezkoa egin zaigulako hotz-hotzean egitea. Oso hunkituta eta eskertuta gaude. Guretzat oso proiektu emozionala izan da eta konturatu gara gure inguruan ere horrela bizi izan dutela hurbildu diren denak. Beraz, zenbaki hotzetan ezin bildu jaso dugun eta bizi dugun berotasuna.

HELBURU NAGUSIA: AUTISMOA DUTEN PERTSONEN BIZIMODUA ETA HAIEN FAMILIEN EGUNEROKOA GIZARTERATZEA. KOMUNIKAZIO ESTRATEGIA


Helburu nagusia erdiesteko askotariko bideak erabili ditugu. Batetik, eta nagusia, sare sozialetan presentzia izateko egin dugun ahalegina izan da. Bestetik, ohiko komunikabideetan lortu dugun oihartzuna legoke. Azkenik, ahoz aho mezuarekin bat egiteko landu dugun estrategia.

Paco Yoldin igeri egiten duen autismoa duten igeriketa taldea

SAREAN


Sare sozialetan web orria, facebook, twiter, instagram, blog-a eta youtube kanala izan dira gehien jorratu ditugun bideak. Zenbait datu aipatzearren: urritik gaur arte 1000 tuit inguru publikatu ditugu, beste 1000 babes-argazki inguru ere jaso ditugu (oraindik ere jasotzen jarraitzen dihardugu), eta, oro har, facebook-en dagoeneko 1173 jarraitzaile ditu Marea Urdinak. Hortik datoz gure bideoklipak izan dituen 37.300 ikustaldi eta Marea Urdinaren bukaerako mezuak izan dituen 27.400 ikustaldi ASTE BAKAR BATEAN!

Nerea eta Pablok irakurri zuten Gipuzkoa osoa zeharkatu zuen mezua
Youtube kanaleko arrakasta ere ikusgarria da. Bideoklipa 5000 ikustaldi izateko bidean da eta 1000 ikustalditik gorako bestelako bideoak ere badira bat baino gehiago.
Horrekin guztiarekin batera, “whatsapp” erremintaren erabilpena ezin ahaztu. Lanerako eta mezuak azkar zabaltzeko gure artean erabili izan dugun ezinbesteko erreminta izan da.

OHIKO KOMUNIKABIDEAK

 
“Tokiko euskal komunikabideek” mezua helarazteko prozesu honetan garrantzia handia izan dute. Proiektuaren lehen aipamena Maxixatzenen bidez zabaldu zen herri mailan eta honekin batera DVko herriko kartan.
 
Maxixatzen eta Azkoitiko DV izan ziren gure egitasmoaren berri ematen lehenak (Argazkiak Iñaki Etxenagusia)
Hasieratik izan du Marea Urdinak bidelagun Maxixatzen eta ondoren etorri dira tokiko bailarako beste komunikabideak (Azpeitiko Uztarria, Zumaiako Baleike,...). Bailarako Hitzak ere gure berri zabala eman izan du behin baino gehiagotan. Ezin aipatu gabe utzi, ordea, gure mezua zabaltzeko iparraldeko “Euskal Irratiak”eskainitako tartea ere.

Guztira Gipuzkoa mailako 20 komunikabidetik gora aritu dira Marea Urdinaren berri zuzena ematen, idatzizko nahiz ikusentzunezko bidez (web aldizkari, irrati eta telebistak tarteko). Euskaraz zein gazteleraz.
Beste zenbait komunikabidek aurreko hauen iturritik tirata eman dute gure berri.

AHOZ AHOKO KOMUNIKAZIO- ESTRATEGIA


Estrategia hitza agian gehiegizkoa litzateke, baina ideia eta mezua bere kabuz zabaldu dadin lan egin dugu. Guk zeharkaldia ondo antolatzen nahikoa lan izan dugu; beraz mezuak bere bidea egin zezan estrategia baten baitan lotu gara.

“Marea Urdina naiz” eta “Marea Urdina munduan” kanpainak estrategia horren baitan kokatzen dira. Protagonistak “Marea Urdina naiz” mezua duen bandera eskuetan dutela 1000 argazkitik gora jaso ditugu, jadanik lehen aipatu dugun legez. Gaur da eguna oraindik argazkiak jasotzen jarraitzen duguna (eta segi dezala nahi duen guztiak).

Azkoitiko liburutegitik hasi genuen "Marea Urdina Munduan" kanpaina eta bost kontinenteetatik bidali dizkigute argazkiak
 
Bestalde, atal honetan, Marea Urdina bere egin duten pertsonen ekarpena ekarri nahi dugu gogora. Argazkia eta kantuaren atzean dagoena zabaltzeko lana hartu duten guzti horiena. Bereziki deigarria izan zaigu bailarako zenbait eskolek ikasgeletan egin duten lanketa. Autismoaren egunerokoa gelara eraman dute eta ikasleekin landu. Denetariko adibideak izan ditugu eta ezin denak aipatu; ezin denak zenbakietara eraman beraz. Azken lanketa horiek guztiak gure eskutik kanpo geratzen dira beti, soilik norberak proiektua eta mezuak beretzat hartzen dituenean eman daitezke, eta Marea Urdinaren kasuan ugariak izan dira horrelako adibideak.

“Zer egin dezaket?” galdezka hurbildu den orori “zer dakizu egiten?” erantzun diogula askotan aipatu izan dugu. Azken finean, mezua eta mezuaren esanahiaz hausnartzea eta barneratzea norberaren ardura dela esan nahi izan dugu horrekin. Inondik inora espero ez genuen bezalako erantzuna jaso dugu.

Bideoklipa egiteko Zumaiko 1000 umek parte hartu zuten

MERCHANDISING:

Arlo honetan neurriz jokatu dugu. Ez dugu gehiegizko materialik atera nahi izan eta kontziente gara agian norbaiti huts egingo geniola. Atal honetan bereziki eskertu nahiko genuke EGUZKI belar dendak (Azkoitian eta Azpeitian) gurekiko izan duen laguntasun eta pazientzia Marea Urdineko material guztia saltzen. Oraindik azken aleak erosteko modua dago norbaitek faltako balu.
Neurriz ibilita ere ez dira txikiak ateratzen zaizkigun zenbakiak:
  • Igeri egiteko gorroak: 2.225
  • Kamisetak: 1500 inguru
  • Poltsak: 200
  • Bainujantziak: 225 inguru
Denis, Noa eta beraien anaia Niko izan dira gure kamisetak estrenatu dituzten azkenak

ARLO EKONOMIKOA

Hasieratik jakinekoa izan da gure helburua ez dela izan diru bilketa. Gutxieneko bat behar genuen batetik zeharkaldia ganoraz antolatzeko eta bestetik mezua zabaltzeko.

Kontu guztiak itxi gabe ditugun arren, aurreratu dezakegu bi helburuetarako gutxienekoa lortu dugula. Oraindik datu zehatzik ez badugu ere, gerakin bat ere izango dugu seguruenera eta, hasieratik esan genuen bezala, herrian bertan geratuko da aurrerago aipatuko dugun moduan.

Hasieran web bidezko diru bilketa egin genuen “ulule” plataformaren bidez. Bertan 112 norbanakok egin zuten ekarpena. Aipatzekoa da diru bilketaren helburua 2500€ izanik ere 5000€ko ekarpena izan genuela. Bestetik, ekonomikoki lagundu gaituzten 19 “patrozinatzaile” izan ditu Marea Urdinak.

Marea Urdinaren patrozinataileak

Pertsona anonimo eta talde ezberdinei dagokienez, kopuru zehatzik eman ezin badugu ere, 30-50 inguruk egin dute ekarpena. Bertan sartzen ditugu Gabon eskean ateratako dirua eman izan duten ume, nagusi eta taldeak, edo koadrilletan “pote”-aren soberakina eman dutenak. Adibideak ugari dira eta ezin denak aipatzen hasi.

Horrez gain, gauza jakina da itsas milien salmenta egin dugula. 34 izan dira guztira eta aipatzekoa da zeharkaldia baina hiru hilabete lehenago denak salduak genituela...
Crowdfunding bitartez egin genuen diru bilketan %200 lortu genuen

MAREA URDINA ITSAS ZEHARKALDIA

Ederra eta “emoixoz” betetakoa izan genuen asteburua. Zoragarria bi egunetan zehar elkarrekin bizi izan genuena eta zirrara mezua eskuz esku aldatzen zen bakoitzean sentitu genuena.

Saturraraneko irteera benetan hunkigarria eta emozioz betea izan zen

Eguraldi ezin hobeagoa eta itsaso txukuna, biak ala biak ezinbesteko baldintzak eta biak izan genituen alde. Zeharkaldi luzeko 75 igerilariak, garaiz eta prestu aurrez aipatutako tokietan itxaroten. Dena lotuta, beraien artean familia eta etxekoak mobilizatuta hasiera puntutik amaiera punturainoko bidea egiteko. Lan handia uretan egin zutena; aurrez egindako prestaketaren emaitza argia.

Zeharkaldi herrikoietako igerilariak berdin. Denak prest eta pazientziz itxaroten, berandutu egin ginen arren, han ez zen ilusio izpirik galdu bidean. 350 bat igerilari aurreikusitako lau herrikoietan. Hondarribiako eta Orioko amaieran egon zirenak mundu bat.

Debako zeharkaldi herrikoiko partaide batzuk
Hori guztia posible ez zen izango zeharkaldia eta zeharkaldiari lotutako ekintzak antolatzen lagundu izan duten guztiak egon ez balira: piraguista eta padel surfeko 75 inguru (aipagarriak Saturrarandik Oriorainoko bidea piraguan egin zutenak edo surf taularen gainean Zarautzetik Oriorainoko bidea egin zuena), zeharkaldian zehar inoiz hurbildu eta bidelagun izan genituen 30 itsasontziak (motora, belero, batelero edo Albaolako Ameriketatik traineru zoragarria). Aipamen berezia uretatik kanpoko logistika eta antolaketa lanetan jardun zuten 200 lagunetik gorako taldearentzat (eta beraien familia eta tartekoentzat, ez baikara zenbaki hutsak).

Albaolako Ameriketatik eta azken etapako igerilariak


MAREA URDINAREN ASMOAK


Hasieran itsas zeharkaldi solidarioa antolatzea zen gure asmo hutsa, hortik abiatuta gero gerokoak. Denboran zehar proiektuak izan duen garapena izugarria izan da. Inolaz ere espero ez genuen bilakaera izan du eta horrek gure etengabeko hausnarketa bultzatu du.

Ugari dira “eta gero zer?” galdera egin diotenak Marea Urdinari. Horren erantzun zuzena norbanakoak du, banderarekin argazkia atera dugun guztiok erantzun beharko duguna.

Oraindik zehaztu gabe dagoen arren, aurreratu dezakegu egitura egonkor bat osatzeko asmoa dugula. Bailarako herritarren aniztasun funtzionalari erantzungo dion egitura bat sortu nahi dugu Azkoititik, bailarako herritarren behar sozialei erantzungo diona nolabait. Azken hilabete hauetan zehar adibide ezberdinak ikusi ditugu inguruko herrietan eta bide hori jorratu nahi dugu Azkoitian. Egitura horren antolaketa eta sorrerarako erabiliko dugu Marea Urdineko gerakin ekonomikoa.

Herriko elkarte eta eragileekin batera lan egingo duen egitura bat litzateke, pertsona erdigunean jarriaz gaiarekiko norberaren arduraz galdetuko diona bere buruari hasieran. Ondoren, asmo onenarekin ekintza eta dinamika ezberdinez osatutako egutegi baten bidez erantzungo diogu aipatu galderari eta ilusioz dena ikasteko izango dugun bideari ekingo diogu.

Inklusioa ahoz aho darabilkigun garaiotan bide horretan kokatuko dugu gure ahalegina. Irailean Marea Urdinera batu garen guztiak jasoko dugu gonbitea piskanaka martxan jartzeko. Inklusio hitzak pertsona orori egiten dio erreferentzia, ezin baita bestela izan. Elkarrekin egin behar dugu bidea ezinbestean.
Hortxe, beraz, gure erronka berria. Jakin badakigu zu zeu ondoan izango zaitugula, baina ahalegin eta dei berezi bat egin nahi diogu etxean besterik ezean gelditzen diren familiei. Beraien behar bereziak kontutan hartzea eskatuz inoiz atea jo eta itxita topatu dituen familia eta norbanakoari, “horrela beharko du” esanez etxera joan den horri dei berezia zuzendu nahi diogu. Ertzetik erdigunera begiratu nahi dugulako, ertzak maite ditugulako. 











sábado, 23 de junio de 2018

Denok piztuko dugu


«...eta bi begiradek sortzen dutena», horrela definitu zuen sua azken puntuan Maialen Lujanbiok 'hitza emanda' ariketari erantzunez sortu zuen bertso eder hartan.
Marea Urdinak badu asko hortik. Begirada sano, bizi eta alaiak inguratu gaituzte azken hilabeteotako bidean. Ez gara nekatzen Galeanoren su txikien ipuinak kontu honetan guztian izan duen eragina azpimarratzen. Su txikiak pizten joan zaizkigu inguruan ia egunero Marea Urdina martxan jarri zenetik. Zer egin dezakegun galderari, zer dakizue egiten erantzun izan diegu hurbildu diren guztiei. Hauxe erantzuna, sekulakoa.
Bakoitzak beretik irudikatu du kanpainarekiko bere konpromisoa, hasieratik bultzatu gaituen helburu eta filosofia norberarengan ere badela sentitu duten guztiak eman du bere alea. Banderarekin herri eragile eta norbanako ugarik atera dugu argazkia, eta laister argazkitik ekintzetara pasatzeko garaia etorriko zaigu. Uztailaren 9tik aurrera gutako bakoitzak galdera honi erantzun beharko diogu: beno, eta hemendik aurrera zer?
Marea Urdinak gizarte inklusiboago bat irudikatu nahi du. Gure kasuan, Azkoitia inklusiboago bat. Gizartea osatzen dugunon aniztasun funtzionalari erantzungo dion herri bat nahi dugu eraiki, eta herria herritarrok osatzen dugu.
San Joan bezperako sua piztera gonbidatu gaituzte eta pozik eta oso eskertuak gaude. Ekimena baliatu nahi dugu irudi bat eraikitzeko elkarrekin. Herri ekimena izanik herritarroi luzatu digute gonbitea, guztioi beraz. Etorri eta piztu dezagun denok batera su handi hori. Hurbildu gaitezen eta irudikatu dezagun su txiki guzti horien indar metaketak herrian eragin dezakeen guztia. «bakarrik joanda bizkor zoaz baina, urrun iristeko lagunak behar».
Gizartean ondo errotu da mezua, orain igerilarien txanda etorriko da. Marea Urdina bere azken txanpan sartu da. Uztailaren 7-8ko asteburua etorri zaigu gainera akordatzerako. Azken kontuak itxi eta tzanga!, Saturraranen hasi eta Orion bukatuko da lehen jarduna.

Ondoren Oriotik Hondarribira bigarrengoa. Hirugarren jardunaldia, uztailaren 9tik aurrera hasiko da eta hor norbanako bakoitza izango gara protagonista. Piztu dugun sua hauspotzen jarraituko dugu eta seguru gaude su ondoko epelean elkar ikusiko dugula berriro.


martes, 29 de mayo de 2018

ABARKETATXO LUDOTEKA ETA ARTXAMENDI TOPALEKUA, SU TXIKIAK PIZTEN


Jaso genuen kartazala
 Kartazal bat Marea Urdinarentzat, bertan eskuz idatzitako gutun bat eta diru ekarpen bat. “Laguntzatxoa” handia benetan bere horretan, urtean zehar egindako eskulanen salmentan bildutakoa; gutuna berriz ikaragarria, hitzik gabe uzten duen horietakoa. “Izango duzue gure berri” amaiera gisa, etorriko denaren irrikaz utzi gintuena.

Eskutitzaren amaiera
Herri ekimena martxan jarri genuenean gure baitan bazen asmo bat, autismoa duten pertsonen eta haien familien egunerokoa gizarteari erakustea. Helburua lortzeko egiteko modu bat proposatu genion geure buruari; bertsolariei egiten zaien moduan, guk gaia jarriko genion gure inguru hurbilari eta hark erantzun egin beharko zuen nahi zuen neurri eta doinuan.

Bakoitza beretik erantzun dezala izan da gure egiteko modua, ez eskatu ezer. “Zer egin dezaket laguntzeko?” galderari “zer dakizu egiten?” erantzun diogu behin eta berriz. Guk gureari ekin diogu eta hurbildu den bakoitza beretik erantzuten saiatu da. Abarketatxo eta Artxamendi eredu izan ditugu horretan.

Marea Urdina zuek zarete erdiz erdi ulertu duzuelako ekimenaren arima. Herrian sortu den ekimen bat eskutan hartu duzue, gaia aztertu eta landu duzue, zuen ludoteka eta topagunera hurbiltzen direnekin ekimen eta dinamika ezberdinen bidez autismoa zer den ulertarazten saiatu zarete. Hori gutxi ez eta gaur bertan hitzaldi bat antolatu duzue herritar ororentzat elkargunean (15:15-16:45). Azken hau, gutunaren “izango duzue gure berri” amaierakoari erantzuten dio. Hitza eman eta hitza sorpresaz bete. Zer esan.







Banderarekin argazkia ateratzetik, Marea Urdinaren abanderatu izatera salto egin duzue. Inklusiorako lehenengo pausua elkar ezagutzea da, elkar ezagutu gabe nekez ulertuko baitugu elkar. Luken eta Igorri eskerrak eman dizkiezue gutunean, hauen bidez hartu duzuelako aurten autismora hurbiltzeko erabakia. Lukenen eta Igorren irriparrak balio dezala zuen esker oneko hitzen trukean.

Poetak zioen bezala, pertsona batzuen suak hurbildu ezkero piztu arazi egiten omen gaituzte. Zuen suak piztu eta aurrera jarraitzeko beharrezkoa dugun indar eta ilusioa ematen digu. Eskerrik asko Abarketatxoko ume eta “Artxa”ko gazteei, baina bereziki eta bihotzez han lan egiten duzuen herri hezitzaile eta lagun guztientzat.

Mundialak zarete! “AIO PELAIO!"





Marea Urdina Taldea
Gure web orrian informazio gehiago:
 Edo gure sare sozialetan:

jueves, 8 de marzo de 2018

LA PARTE MAS BONITA DEL MUNDO

Hoy como cada 8 de Marzo se celebra el Día Internacional de la Mujer, pero este año va a ser muy especial, para demostrar el peso que tienen las mujeres en la sociedad van a dejar sus quehaceres y así parar el mundo.

Foto (Alaitz, llegada a meta en la Lilaton)

Nada más empezar a poner en marcha la iniciativa de Marea Urdina, nos dimos cuenta del importante papel que desempeñan las mujeres en nuestra sociedad. Como sabéis nuestra iniciativa tiene como objetivo sensibilizar a la sociedad sobre el autismo y facilitar a las personas que lo padecen su sitio en ella. Para poder llevarla a cabo, sabíamos que tendríamos que "tocar" diferentes puertas y somos conscientes que tendremos que seguir haciéndolo.

Pero este artículo trata de otro tipo de puertas, puertas que desde un principio hemos tenido abiertas de par en par. Nos referimos a aquellas puertas que no hemos tenido que ni siquiera acercarnos, las personas que estaban dentro han salido a buscarnos, nos han ofrecido su mano, ayuda, apoyo, calor,...

Una de la muchas características en común que tienen esta personas es que casi todas SON MUJERES. Nos han buscado, se han acercado a nosotros y cada una desde su entorno laboral nos han dado su ayuda. Mujeres gerentes, responsables técnicas, médicas, enfermeras, profesoras, trabajadoras de supermercado, corredoras, cantantes, periodistas, ópticas, mujeres que se dedican a las labores de casa y al cuidado de sus hijos...

Aunque queríamos agradeceros públicamente vuestra ayuda desde hace tiempo, creemos que el día de hoy es el más adecuado.

Con vuestra huelga queréis parar el mundo, quizás no lo consigáis del todo, quizás solo paréis un trocito de ella pero estamos convencidos de que la parte que vais a parar hoy es la parte mas bonita del mundo, la que incondicionalmente se dedica a ayudar a los demás.

Desde Marea Urdina estamos conociendo la parte tan importante que representáis en el mundo, de hecho, no hay día en el que no nos lleguen sorpresas conmovedoras por vuestra parte. Por todo ello, os queremos dar las gracias de todo corazón, hoy especialmente, a VOSOTRAS LAS MUJERES.


Gracias a:


Maje, Inma, Josune y Txaro (Profesora Terapéutica, profesora, ayudante y orientadora de la Ikastola Xabier Munibe de Azkoitia respectivamente) dueñas de cuatro millas náuticas de Marea Urdina



Aloña (Izpi Optika), patrocinadora de Marea Urdina desde el principio





Jaione, gerente de Hegalak Zentroa (Donostia), nos ofrece toda su colaboración para vender los productos de Marea Urdina, así como utilizar sus instalaciones el día de la travesía




La Federación Gipuzkoana de Deporte Adaptado nos ayuda mediante su patrocinio (todas la dirección esta formada por mujeres)




Isabel, responsable técnica de Hegalak Zabalik Fundazioa nos mostró su intención de patrocinarnos





Grupo de Madres de Azkoitia, donaron todo lo recaudado en la víspera de navidad a Marea Urdina, merecidas propietarias de la milla náutica nº16





Grupo de Corredoras Ttipitapa (40 mujeres), han hecho una colecta para adquirir la milla náutica nº19.






Grupo de Madres del parque de Mutriku, han reunido dinero entre ellas y la primera milla de Marea Urdina es suya.





A todas la mujeres de Azkoitia que en su "día especial" se acordaron de darnos su apoyo





A las trabajadoras del Lidel de Azkoitia (17 mujeres) han hecho una colecta para adquirir la milla náutica nº18.




A Amaia y su familia, no dudaron en ayudarnos el día de Carnavales para que Marea Urdina tuviera su presencia








Gracias a Ane (Médica) estuvimos más que presente en el Campeonato Internacional de Natación de Ordizia, consiguiendo difundir nuestro mensaje en ETB








Gracias a Olatz (Hitzen eta soinuen mireslea) la canción de Marea Urdina va a tener una voz maravillosa




Por estas mujeres y por todas, hoy Marea Urdina será de color MORADO cambiando así nuestro logotipo. Porque entre todas hacéis que este mundo sea mejor, gora zuek! 



Marea Urdina Taldea

MUNDUAREN ZATIRIK POLITENA


Gaur, Martxoak 8 guztietan bezala, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da, baina aurten benetan berezia izango da, emakumeak gizartean duten pisua azaleratzeko beren egitekoak alde batera utziko dituzte, horrela mundua geldiaraziz.

Irudian (Alaitz, Lilatoiko helmuga zeharkatzen)

Marea Urdina egitasmoa martxan jarri genuen bezain pronto ohartu ginen emakumeak gizarte honetan betetzen duten paper garrantzitsua zein zen. Dakizuen bezala gure egitasmoa autismoaren aldeko sentsibilizazio ekimen bat da eta berau aurrera eraman ahal izateko ate ezberdin asko jo behar izan ditugu eta oraindik jotzen ari gara, horrela izango zela bagenekien.

Artikulu hau ordea beste ate batzuetaz hitz egiteko da, hasiera hasieratik aldenik-alde irekiak izan ditugun ateez hain zuzen ere. Are gehiago, gu hurbildu beharrik izan ez dugun ateez ari gara, non ate barruan dauden pertsonak irten diren guregana, eskua luzatu eta laguntza, babesa,... eskaintzera.

Pertsona guzti hauek gauza bat izan dute amankomunean, ia guztiak EMAKUMEAK izan direla. Guregana gerturatu eta bere laguntza eman digute bakoitzak bere lan esparrutik: Gerente, idazkari, sendagile, erizain, irakasle, supermerkatuko langile, korrikalari, abeslari, kazetari, optika, etxeko ardura duten amak,…


Naiz eta Marea Urdinetik aspalditik genuen gogoa publikoki emakumeoi eskerrak emateko, gaurko eguna baliatu nahi dugu horretarako.

Zuen lan uztearekin mundua geratu nahi duzue, beharbada ez duzue guztiz lortuko, beharbada zatitxo bat izango da,  baina ziur gaude geratuko duzuen zatitxo hori munduaren zatirik politena izango dela, besteei laguntzera dedikatzen dena hain zuzen ere.

Munduan betetzen duzuen zati garrantzitsu hori ezagutu eta ezagutzen ari gara Marea Urdinetik. Zuen eskutik iristen zaizkigun sorpresarik gabeko egunik ez da gurean. Gure aldetik bihotz-bihotzez eskerrak eman nahi dizkizuegu, gaur bereziki zuei,  EMAKUMEEI.



Eskerrak eman nahi genizkioke bereziki:


Maje, Inma, Josune eta Txaro (Xabier Munibeko irakasle terapeutikoa, irakaslea, laguntzailea eta orientatzailea hurrenez hurren) Marea Urdinari laguntzeko bakoitza itsas milia banaren jabe egin da.



Aloña (Izpi Optika) Marea Urdinaren babesle bilakatu da hasiera hasieratik.





Jaione, Hegalak Zentroko gerentea (Donostia), bere kolaborazio osoa eskaini digu gure produktuak saldu eta Hegalak-eko instalazioa zeharkaldi egunean erabiltzeko




Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioak bebesle gisa laguntzen digu (Zuzendaritza osoa emakumez osatua)




Isabelek,Hegalak Zabalik Fundazioko  Arduradun Teknikoak, Marea Urdinaren babesle izateko asmoa adierazi digu








Gabon eskean irten zen Azkoitiko Ama Talde batek ateratako diru guztia Marea Urdinari dohaintzan eman dio, beraiena da 16.garren itsas-milia





Emakume korrikalarien Ttipitapa Taldea-k (40 emakume) diru bilketa bat egin ondoren 19.garren itsas milia erosi du





Mutrikuko parkeko Ama talde batek diru bilketa egin du eta Marea Urdineko lehenengo itsas milia erosi du.






Lilatoian ere gurekin gogoratu diren Azkoitiko emakume taldeari, laisterketa osoa gure banderekin egin zutelako eskerrik asko






Azkoitiko Lidl-eko langileak (17 emakume) beraien artean diru bilketa bat egin dute eta Marea Urdinaren 18.garren itsas milia erosi.




Ihauterietako gaupasa egunean izaten den Azpeitiko Bandaren Goiz Eresian Amaia eta bere familiari esker egon giñen.








Aneri esker (Medikua) Ordiziko Nazioarteko Igeriketa Txapelketan Marea Urdinak presentzia esanguratsua izatea lortu genuen, ETB-ren bidez zabalduz gure mezua.








Olatzi esker(Hitzen eta soinuen mireslea) Marea Urdinaren abestiak ahots zoragarria
izango du






Emakume hauengatik eta guztientzako gaurko egunez Marea Urdina MOREA izango da gure  logoa aldatuz. Mundua hobeagoa egiten duzuelako, gora zuek!



Marea Urdina Taldea