jueves, 4 de enero de 2018

Crowdfunding-ean %100 Iritsi gara!! Mila mila esker. Eta %150 iristen bagara?


Proiektu hau hasi ginenean ez genuen imaginatu ere egingo bukatzeko 15 egun falta zirela %100-eko errekaudazioa lortuko genukeenik, bene benetan eskertzekoa da eman diguzuen eta oraindik ematen ari zareten laguntza.



Momentu haietan ez ginen konsziente zer nolako dimentsioak hartuko zituen, hasiera batetan 15-30 igerilarien artean egingo zen proiektu bat zen, ahal zen heinean geure errekurtsoak erabiliz (barku, kotxe, diru...). Baina laister ikusi genuen Marea Urdina-ren indarra gutxietsi genuela eta konturatzerako 65 igerilari genituen igeri egiteko prest eta ehundaka eta ehundaka igerilari zeharkaldi popularretan  parte hartzeko prest.



Horregaitik eta naiz eta hasieran estimatu genuen errekaudaziora iritsi garen, onartu beharra daukagu askoz gehiago beharko dugula zeharkaldi hau dagokion segurtasun bermearekin egiteko (aseguruak, itsasontzi alokairua, gurutze gorria,..).
Beraz, oraindik ez baduzu donaziorik egin eta %100 iritsi garelako atzera bota bazara, mesedez eta arren, azken esfortzu bat eskatzen dizugu.

Lagun gaitzazu azkeneko hamar egun hauetan  %150 helburura iristen!!! 
Lagun gaitzazu Autismoaren alde Gipuzkoa-ko kosta zeharkatuko duen Marea Urdina osatzen.



Marea Urdina Taldea

Mas información sobre el proyecto en nuestra página web /Gure web orrian informazio gehiago:
O en nuestra redes sociales / Edo gure sare sozialetan:

No hay comentarios:

Publicar un comentario