jueves, 8 de marzo de 2018

MUNDUAREN ZATIRIK POLITENA


Gaur, Martxoak 8 guztietan bezala, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da, baina aurten benetan berezia izango da, emakumeak gizartean duten pisua azaleratzeko beren egitekoak alde batera utziko dituzte, horrela mundua geldiaraziz.

Irudian (Alaitz, Lilatoiko helmuga zeharkatzen)

Marea Urdina egitasmoa martxan jarri genuen bezain pronto ohartu ginen emakumeak gizarte honetan betetzen duten paper garrantzitsua zein zen. Dakizuen bezala gure egitasmoa autismoaren aldeko sentsibilizazio ekimen bat da eta berau aurrera eraman ahal izateko ate ezberdin asko jo behar izan ditugu eta oraindik jotzen ari gara, horrela izango zela bagenekien.

Artikulu hau ordea beste ate batzuetaz hitz egiteko da, hasiera hasieratik aldenik-alde irekiak izan ditugun ateez hain zuzen ere. Are gehiago, gu hurbildu beharrik izan ez dugun ateez ari gara, non ate barruan dauden pertsonak irten diren guregana, eskua luzatu eta laguntza, babesa,... eskaintzera.

Pertsona guzti hauek gauza bat izan dute amankomunean, ia guztiak EMAKUMEAK izan direla. Guregana gerturatu eta bere laguntza eman digute bakoitzak bere lan esparrutik: Gerente, idazkari, sendagile, erizain, irakasle, supermerkatuko langile, korrikalari, abeslari, kazetari, optika, etxeko ardura duten amak,…


Naiz eta Marea Urdinetik aspalditik genuen gogoa publikoki emakumeoi eskerrak emateko, gaurko eguna baliatu nahi dugu horretarako.

Zuen lan uztearekin mundua geratu nahi duzue, beharbada ez duzue guztiz lortuko, beharbada zatitxo bat izango da,  baina ziur gaude geratuko duzuen zatitxo hori munduaren zatirik politena izango dela, besteei laguntzera dedikatzen dena hain zuzen ere.

Munduan betetzen duzuen zati garrantzitsu hori ezagutu eta ezagutzen ari gara Marea Urdinetik. Zuen eskutik iristen zaizkigun sorpresarik gabeko egunik ez da gurean. Gure aldetik bihotz-bihotzez eskerrak eman nahi dizkizuegu, gaur bereziki zuei,  EMAKUMEEI.



Eskerrak eman nahi genizkioke bereziki:


Maje, Inma, Josune eta Txaro (Xabier Munibeko irakasle terapeutikoa, irakaslea, laguntzailea eta orientatzailea hurrenez hurren) Marea Urdinari laguntzeko bakoitza itsas milia banaren jabe egin da.



Aloña (Izpi Optika) Marea Urdinaren babesle bilakatu da hasiera hasieratik.





Jaione, Hegalak Zentroko gerentea (Donostia), bere kolaborazio osoa eskaini digu gure produktuak saldu eta Hegalak-eko instalazioa zeharkaldi egunean erabiltzeko




Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioak bebesle gisa laguntzen digu (Zuzendaritza osoa emakumez osatua)




Isabelek,Hegalak Zabalik Fundazioko  Arduradun Teknikoak, Marea Urdinaren babesle izateko asmoa adierazi digu








Gabon eskean irten zen Azkoitiko Ama Talde batek ateratako diru guztia Marea Urdinari dohaintzan eman dio, beraiena da 16.garren itsas-milia





Emakume korrikalarien Ttipitapa Taldea-k (40 emakume) diru bilketa bat egin ondoren 19.garren itsas milia erosi du





Mutrikuko parkeko Ama talde batek diru bilketa egin du eta Marea Urdineko lehenengo itsas milia erosi du.






Lilatoian ere gurekin gogoratu diren Azkoitiko emakume taldeari, laisterketa osoa gure banderekin egin zutelako eskerrik asko






Azkoitiko Lidl-eko langileak (17 emakume) beraien artean diru bilketa bat egin dute eta Marea Urdinaren 18.garren itsas milia erosi.




Ihauterietako gaupasa egunean izaten den Azpeitiko Bandaren Goiz Eresian Amaia eta bere familiari esker egon giñen.








Aneri esker (Medikua) Ordiziko Nazioarteko Igeriketa Txapelketan Marea Urdinak presentzia esanguratsua izatea lortu genuen, ETB-ren bidez zabalduz gure mezua.








Olatzi esker(Hitzen eta soinuen mireslea) Marea Urdinaren abestiak ahots zoragarria
izango du






Emakume hauengatik eta guztientzako gaurko egunez Marea Urdina MOREA izango da gure  logoa aldatuz. Mundua hobeagoa egiten duzuelako, gora zuek!



Marea Urdina Taldea

No hay comentarios:

Publicar un comentario