EGINDAKO URRATSAK ETA AURRERA BEGIRAKOAK
Marea Urdinaren bukaera Hondarribian. Lekukoa oso pertsona "bereziek" eman zuten |
Joan da ikasturtea
eta bukatu da 2017. urteko irailean martxan jarri genuen proiektuaren
lehenengo etapa. Balorazioak egiteko garaia da beraz, eta hurrengo
lerroak horretara zuzenduko ditugu Maxixatzenek eskaini dizkigun
orriotan.
Egindako lanaren arabera egituratu dugu balorazioa. Oso zaila egin zaigu gertatu zaigun guztia zenbakietara ekartzea. Batetik, horrelakoetara ez gaudelako ohituta eta bestetik, ezinezkoa egin zaigulako hotz-hotzean egitea. Oso hunkituta eta eskertuta gaude. Guretzat oso proiektu emozionala izan da eta konturatu gara gure inguruan ere horrela bizi izan dutela hurbildu diren denak. Beraz, zenbaki hotzetan ezin bildu jaso dugun eta bizi dugun berotasuna.
HELBURU NAGUSIA: AUTISMOA DUTEN PERTSONEN BIZIMODUA ETA HAIEN FAMILIEN EGUNEROKOA GIZARTERATZEA. KOMUNIKAZIO ESTRATEGIA
Helburu nagusia
erdiesteko askotariko bideak erabili ditugu. Batetik, eta nagusia,
sare sozialetan presentzia izateko egin dugun ahalegina izan da.
Bestetik, ohiko komunikabideetan lortu dugun oihartzuna legoke.
Azkenik, ahoz aho mezuarekin bat egiteko landu dugun estrategia.
Paco Yoldin igeri egiten duen autismoa duten igeriketa taldea |
SAREAN
Sare sozialetan web
orria, facebook, twiter, instagram, blog-a eta youtube kanala izan
dira gehien jorratu ditugun bideak. Zenbait datu aipatzearren:
urritik gaur arte 1000 tuit inguru publikatu ditugu, beste 1000
babes-argazki inguru ere jaso ditugu (oraindik ere jasotzen
jarraitzen dihardugu), eta, oro har, facebook-en dagoeneko 1173
jarraitzaile ditu Marea Urdinak. Hortik datoz gure bideoklipak izan
dituen 37.300 ikustaldi eta Marea Urdinaren bukaerako mezuak
izan dituen 27.400 ikustaldi ASTE BAKAR BATEAN!
Youtube kanaleko
arrakasta ere ikusgarria da. Bideoklipa 5000 ikustaldi izateko bidean
da eta 1000 ikustalditik gorako bestelako bideoak ere badira bat
baino gehiago.
Horrekin
guztiarekin batera, “whatsapp” erremintaren erabilpena ezin
ahaztu. Lanerako eta mezuak azkar zabaltzeko gure artean erabili izan
dugun ezinbesteko erreminta izan da.
OHIKO KOMUNIKABIDEAK
“Tokiko euskal komunikabideek” mezua helarazteko prozesu honetan
garrantzia handia izan dute. Proiektuaren lehen aipamena Maxixatzenen
bidez zabaldu zen herri mailan eta honekin batera DVko herriko
kartan.
Maxixatzen eta Azkoitiko DV izan ziren gure egitasmoaren berri ematen lehenak (Argazkiak Iñaki Etxenagusia) |
Hasieratik izan du
Marea Urdinak bidelagun Maxixatzen eta ondoren etorri dira tokiko
bailarako beste komunikabideak (Azpeitiko Uztarria, Zumaiako
Baleike,...). Bailarako Hitzak ere gure berri zabala eman izan du
behin baino gehiagotan. Ezin aipatu gabe utzi, ordea, gure mezua
zabaltzeko iparraldeko “Euskal Irratiak”eskainitako tartea ere.
Guztira Gipuzkoa mailako 20 komunikabidetik gora aritu dira Marea Urdinaren berri zuzena ematen, idatzizko nahiz ikusentzunezko bidez (web aldizkari, irrati eta telebistak tarteko). Euskaraz zein gazteleraz.
Beste zenbait
komunikabidek aurreko hauen iturritik tirata eman dute gure berri.
AHOZ AHOKO KOMUNIKAZIO- ESTRATEGIA
Estrategia hitza
agian gehiegizkoa litzateke, baina ideia eta mezua bere kabuz zabaldu
dadin lan egin dugu. Guk zeharkaldia ondo antolatzen nahikoa lan izan
dugu; beraz mezuak bere bidea egin zezan estrategia baten baitan
lotu gara.
“Marea Urdina naiz” eta “Marea Urdina munduan” kanpainak estrategia horren baitan kokatzen dira. Protagonistak “Marea Urdina naiz” mezua duen bandera eskuetan dutela 1000 argazkitik gora jaso ditugu, jadanik lehen aipatu dugun legez. Gaur da eguna oraindik argazkiak jasotzen jarraitzen duguna (eta segi dezala nahi duen guztiak).
Azkoitiko liburutegitik hasi genuen "Marea Urdina Munduan" kanpaina eta bost kontinenteetatik bidali dizkigute argazkiak |
Bestalde, atal
honetan, Marea Urdina bere egin duten pertsonen ekarpena ekarri nahi
dugu gogora. Argazkia eta kantuaren atzean dagoena zabaltzeko lana
hartu duten guzti horiena. Bereziki deigarria izan zaigu bailarako
zenbait eskolek ikasgeletan egin duten lanketa. Autismoaren
egunerokoa gelara eraman dute eta ikasleekin landu. Denetariko
adibideak izan ditugu eta ezin denak aipatu; ezin denak zenbakietara
eraman beraz. Azken lanketa horiek guztiak gure eskutik kanpo
geratzen dira beti, soilik norberak proiektua eta mezuak beretzat
hartzen dituenean eman daitezke, eta Marea Urdinaren kasuan ugariak
izan dira horrelako adibideak.
“Zer egin dezaket?” galdezka hurbildu den orori “zer dakizu egiten?” erantzun diogula askotan aipatu izan dugu. Azken finean, mezua eta mezuaren esanahiaz hausnartzea eta barneratzea norberaren ardura dela esan nahi izan dugu horrekin. Inondik inora espero ez genuen bezalako erantzuna jaso dugu.
Bideoklipa egiteko Zumaiko 1000 umek parte hartu zuten |
MERCHANDISING:
Arlo honetan
neurriz jokatu dugu. Ez dugu gehiegizko materialik atera nahi izan
eta kontziente gara agian norbaiti huts egingo geniola. Atal honetan
bereziki eskertu nahiko genuke EGUZKI belar dendak (Azkoitian eta
Azpeitian) gurekiko izan duen laguntasun eta pazientzia Marea
Urdineko material guztia saltzen. Oraindik azken aleak erosteko modua
dago norbaitek faltako balu.
Neurriz ibilita ere
ez dira txikiak ateratzen zaizkigun zenbakiak:
- Igeri egiteko gorroak: 2.225
- Kamisetak: 1500 inguru
- Poltsak: 200
- Bainujantziak: 225 inguru
ARLO EKONOMIKOA
Hasieratik
jakinekoa izan da gure helburua ez dela izan diru bilketa. Gutxieneko
bat behar genuen batetik zeharkaldia ganoraz antolatzeko eta bestetik
mezua zabaltzeko.
Kontu guztiak itxi gabe ditugun arren, aurreratu dezakegu bi helburuetarako gutxienekoa lortu dugula. Oraindik datu zehatzik ez badugu ere, gerakin bat ere izango dugu seguruenera eta, hasieratik esan genuen bezala, herrian bertan geratuko da aurrerago aipatuko dugun moduan.
Hasieran web bidezko diru bilketa egin genuen “ulule” plataformaren bidez. Bertan 112 norbanakok egin zuten ekarpena. Aipatzekoa da diru bilketaren helburua 2500€ izanik ere 5000€ko ekarpena izan genuela. Bestetik, ekonomikoki lagundu gaituzten 19 “patrozinatzaile” izan ditu Marea Urdinak.
Marea Urdinaren patrozinataileak |
Pertsona anonimo eta talde ezberdinei dagokienez, kopuru zehatzik eman ezin badugu ere, 30-50 inguruk egin dute ekarpena. Bertan sartzen ditugu Gabon eskean ateratako dirua eman izan duten ume, nagusi eta taldeak, edo koadrilletan “pote”-aren soberakina eman dutenak. Adibideak ugari dira eta ezin denak aipatzen hasi.
Horrez gain, gauza jakina da itsas milien salmenta egin dugula. 34 izan dira guztira eta aipatzekoa da zeharkaldia baina hiru hilabete lehenago denak salduak genituela...
Crowdfunding bitartez egin genuen diru bilketan %200 lortu genuen |
MAREA URDINA ITSAS ZEHARKALDIA
Ederra eta
“emoixoz” betetakoa izan genuen asteburua. Zoragarria bi egunetan
zehar elkarrekin bizi izan genuena eta zirrara mezua eskuz esku
aldatzen zen bakoitzean sentitu genuena.
Saturraraneko irteera benetan hunkigarria eta emozioz betea izan zen |
Eguraldi ezin
hobeagoa eta itsaso txukuna, biak ala biak ezinbesteko baldintzak eta
biak izan genituen alde. Zeharkaldi luzeko 75 igerilariak, garaiz eta
prestu aurrez aipatutako tokietan itxaroten. Dena lotuta, beraien
artean familia eta etxekoak mobilizatuta hasiera puntutik amaiera
punturainoko bidea egiteko. Lan handia uretan egin zutena; aurrez
egindako prestaketaren emaitza argia.
Zeharkaldi herrikoietako igerilariak berdin. Denak prest eta pazientziz itxaroten, berandutu egin ginen arren, han ez zen ilusio izpirik galdu bidean. 350 bat igerilari aurreikusitako lau herrikoietan. Hondarribiako eta Orioko amaieran egon zirenak mundu bat.
Debako zeharkaldi herrikoiko partaide batzuk |
Hori guztia posible
ez zen izango zeharkaldia eta zeharkaldiari lotutako ekintzak
antolatzen lagundu izan duten guztiak egon ez balira: piraguista eta
padel surfeko 75 inguru (aipagarriak Saturrarandik Oriorainoko bidea
piraguan egin zutenak edo surf taularen gainean Zarautzetik
Oriorainoko bidea egin zuena), zeharkaldian zehar inoiz hurbildu eta
bidelagun izan genituen 30 itsasontziak (motora, belero, batelero edo
Albaolako Ameriketatik traineru zoragarria). Aipamen berezia
uretatik kanpoko logistika eta antolaketa lanetan jardun zuten 200
lagunetik gorako taldearentzat (eta beraien familia eta
tartekoentzat, ez baikara zenbaki hutsak).
Ugari dira “eta gero zer?” galdera egin diotenak Marea Urdinari. Horren erantzun zuzena norbanakoak du, banderarekin argazkia atera dugun guztiok erantzun beharko duguna.
Oraindik zehaztu gabe dagoen arren, aurreratu dezakegu egitura egonkor bat osatzeko asmoa dugula. Bailarako herritarren aniztasun funtzionalari erantzungo dion egitura bat sortu nahi dugu Azkoititik, bailarako herritarren behar sozialei erantzungo diona nolabait. Azken hilabete hauetan zehar adibide ezberdinak ikusi ditugu inguruko herrietan eta bide hori jorratu nahi dugu Azkoitian. Egitura horren antolaketa eta sorrerarako erabiliko dugu Marea Urdineko gerakin ekonomikoa.
Herriko elkarte eta eragileekin batera lan egingo duen egitura bat litzateke, pertsona erdigunean jarriaz gaiarekiko norberaren arduraz galdetuko diona bere buruari hasieran. Ondoren, asmo onenarekin ekintza eta dinamika ezberdinez osatutako egutegi baten bidez erantzungo diogu aipatu galderari eta ilusioz dena ikasteko izango dugun bideari ekingo diogu.
Inklusioa ahoz aho darabilkigun garaiotan bide horretan kokatuko dugu gure ahalegina. Irailean Marea Urdinera batu garen guztiak jasoko dugu gonbitea piskanaka martxan jartzeko. Inklusio hitzak pertsona orori egiten dio erreferentzia, ezin baita bestela izan. Elkarrekin egin behar dugu bidea ezinbestean.
Albaolako Ameriketatik eta azken etapako igerilariak |
MAREA URDINAREN ASMOAK
Hasieran itsas
zeharkaldi solidarioa antolatzea zen gure asmo hutsa, hortik abiatuta
gero gerokoak. Denboran zehar proiektuak izan duen garapena izugarria
izan da. Inolaz ere espero ez genuen bilakaera izan du eta horrek
gure etengabeko hausnarketa bultzatu du.
Ugari dira “eta gero zer?” galdera egin diotenak Marea Urdinari. Horren erantzun zuzena norbanakoak du, banderarekin argazkia atera dugun guztiok erantzun beharko duguna.
Oraindik zehaztu gabe dagoen arren, aurreratu dezakegu egitura egonkor bat osatzeko asmoa dugula. Bailarako herritarren aniztasun funtzionalari erantzungo dion egitura bat sortu nahi dugu Azkoititik, bailarako herritarren behar sozialei erantzungo diona nolabait. Azken hilabete hauetan zehar adibide ezberdinak ikusi ditugu inguruko herrietan eta bide hori jorratu nahi dugu Azkoitian. Egitura horren antolaketa eta sorrerarako erabiliko dugu Marea Urdineko gerakin ekonomikoa.
Herriko elkarte eta eragileekin batera lan egingo duen egitura bat litzateke, pertsona erdigunean jarriaz gaiarekiko norberaren arduraz galdetuko diona bere buruari hasieran. Ondoren, asmo onenarekin ekintza eta dinamika ezberdinez osatutako egutegi baten bidez erantzungo diogu aipatu galderari eta ilusioz dena ikasteko izango dugun bideari ekingo diogu.
Inklusioa ahoz aho darabilkigun garaiotan bide horretan kokatuko dugu gure ahalegina. Irailean Marea Urdinera batu garen guztiak jasoko dugu gonbitea piskanaka martxan jartzeko. Inklusio hitzak pertsona orori egiten dio erreferentzia, ezin baita bestela izan. Elkarrekin egin behar dugu bidea ezinbestean.
Hortxe, beraz, gure
erronka berria. Jakin badakigu zu zeu ondoan izango zaitugula, baina
ahalegin eta dei berezi bat egin nahi diogu etxean besterik ezean
gelditzen diren familiei. Beraien behar bereziak kontutan hartzea
eskatuz inoiz atea jo eta itxita topatu dituen familia eta
norbanakoari, “horrela beharko du” esanez etxera joan den horri
dei berezia zuzendu nahi diogu. Ertzetik erdigunera begiratu nahi
dugulako, ertzak maite ditugulako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario