Egutegiaren azala |
Bereziki gaur, Abenduak 3 Ez Gaitasunaren Nazioarteko Egunean, berri zoragarri
batekin gatoz.
Aurreratu genizuen
bezala 2020-rako zerbait oso berezia prestatzen ari ginen, urte osoan
aniztasun funtzionala duten pertsonak (zuen herrikideak) oso gertu
izateko zerbait sortu nahi genuen eta horrelaxe 2020-ko Marea Urdina
Egutegia bukatu berri dugu.
Helburua, sentsibilizazioa
Egutegiaren helburua
bakarra da, sentsibilizazioa. Urtean zehar aniztasuna herritarrengandik gertu izatea du
helburu, pertsona hauek gertukoak bait dira,
bertakoak.
egutegiko argazkiak ateratzen saioetako bat |
12 hilabete, 12 pertsona anitz
Aurreko publikazio
batetan komentatu genuen bezala, 2020 urteak hilabete oso bereziak
izango ditu, hilabete bakoitzen bailarako aniztasun funtzionala duen
pertsona bat izango da protagonista, bertan izango ditugu: Xuban,
Ane, Luan, Iren, Ursula, Alex, Luken, Nora, Andoni, Jone, Gotzon eta
Igor.
Hamabi pertsona,
hamabi aniztasun, hamabi herrikide, hamabi lagun, hamabi eskolako
gelakide, hamabi familiarteko, hamabi ezagun,… seguru batzuk
gertukoak dituzuela, bertakoak bait dira.
Urtarrileko protagonista: Xuban Azpeitiarra |
Hilabete bakoitzean esaldi berezi bat
Hilabete bakoitzaren
goiburuan esaldi bat idatzi dugu, ez da edozein esaldi. Esaldi hau
Urrian egin genuen “Ezagutu nazazu” erakustaldian jendeak idatzi
zituen komentarioetako batzuk dira. Denak oso esanguratsuak,
bihotzetik idatziak, denak oso oso bereziak, hilabeteko pertsonaiak
bezalaxe.
Urtarrileko esaldia |
Bukaeran, urteko laburpena
Eta egutegiaren
bukaeran, azkenengo bi orriak, Marea Urdinak urtean zehar aurrera
eraman dituen edo parte hartu duen ekintzen laburpen batekin osatu
ditugu. Zuei esker, aniztasuna eta inklusioa gogoan izan dituzuelako,
zuek antolatutako ekintzetan parte hartu ahal izan dugu.
Hartu
itzazue bi orri hauek gure esker ona adierazteko era bat bezala.
Azken orrietako laburpen bat |
Leku publikoetan ipintzeko OPARI emango dugu
Sentsibilizazioa
denez helburua, gure bailarako ahal den leku publiko gehienetan
nahiko genuke gure egutegia eskegi.
Hau lortzeko gure
bailarako haurreskola, ikastetxe, zaharren egoitza, udal, anbulategi,
saltoki, taberna, jatetxe,… guztietan DOAN emango dugu, bai bai,
DOAN.
Horrela 2020 urte
osoan zehar herritar guztiengandik gertu izango gara eta
aniztasunaren normalizaziorantz bidean beste pauso bat emango dugu.
Partikularrak erosteko, non eta zenbatean?
Noski, norbaitek
egutegia bere etxerako nahiko balu, ale batzuk salgai ipiniko ditugu.
Eskuragarri izango
dituzue ondorengo saltokietan:
Azkoitian
- Hazia Belardendan
- Iroa Arropa Dendan
- Maxi Eroskin
Azpeitian
- Danetik Dendan
- Casa Jaca Dendan
- Tiendaazul Dendan
Helburua esan bezala
sentsibilizazioa da eta horrexegaitik denentzako izango den egutegi
bat izatea nahi dugu, beraz 2 €-tako prezio sinbolikoan ipini
ditugu salgai.
Kartel hau ikusten duzuen saltokietan izango duzue salgai |