Orain arte Marea Urdina-ri beren babesa emateko pertsona eta talde ezberdinekin argazkiak atera ditugu, batzuk famatuak eta beste batzuk ez ain famatuak.
Baina, zein dira Marea Urdina-ren benetako protagonistak? Ekimenean igeri egingo duten igerilariak? babesa emango digun pertsonaia famatua? ekimena antolatzen ari garenok?... ezta gutxiago ere, gure protagonistak AUTISMOA duten milaka eta milaka pertsona dira, egunero beraien bizitza gure gizartean egin ahal izateko borrokatzen dutenak, beraien mundua ulertzeko eratik gure mundura gerturatzen saiatzen direnak, naiz eta batzuetan beraientzat izugarrizko nekea eta lana suposatu.
Marea Urdinetik garaia zela protagonista hauen berri emateko iruditu zitzaigun eta arratsalde batetan Paco Yoldi igerilekura (Donostia) gerturatu giñen berauek ezagutzera.
Gure protagonistak Jon, Pello, Nerea, Adrian, Jon, Eneko eta Adrian dira. Astelehen, asteazken eta ostiraletan egiten dituzte igeriketako saioak eta berauei laguntzeko Lorea, Igone eta Aitor monitoreak izaten dituzte.
Oso gustora hartu gintuzten denak eta Marea Urdineko txapelak eman genizkienean gustora jantziko zituztela adierazi ziguten.
Aldageletara iritsi bezain pronto Adrian izan zen lehenengoa gure txapela jazten, uretara joateko gogoa zuen nonbait. Nerea ere gustora zegoen, igeri egin ondoren nonbait amaren etxera zioan eta bertan bere jakirik gustokoena jan behar zuen "marrubi tortilla".
Eneko beranduxeago iritsi zen, baina azkar prestatu zen uretarako. Bitartean, zenbat urte zituen galdetu genionean berak ordainetan galdera zaparrada galanta bota zigun, horrela, guk zenbat urte geneuzkan, zein hilabetetan eta zein egunetan egiten genituen atera zizkigun (berarena esan gabe noski).
Pellok eskua ematen zigun, igerilekura joateko prest zegoela esan nahian eta Jon-ek berriz, ahots imitazioak egiten zizkigun, guri irrifarra atera nahian.
Sekulako ekipoa!
Uretara sartu aurretik aterako genuela argazkia erabaki genuen eta gure neska-mutilei horrela adierazi genien, esan eta egin, arazorik gabe denak txapela jantzi eta gustora posatu zuten Marea Urdina-ren ekimenerako. Zuen ekimenerako.
Gure olatuko benetako protagonistak |
Ikastaroa hasi aurretik taldeko argazkia ateratzera prestatu ziren txintxo txintxo |
Argazki sesioa bukatu ondoren, ikastaroa hasi zuten. Han hasi ziren denak aurrera eta atzera, igeri egin eta egin. Ze ondo moldatzen diren uretan!!
Igeritan pasa zuten hurrengo ordua |
Bukatzeko, mila esker bihotzez Jon, Pello, Nerea, Adrian, Jon, Eneko eta Adriani, ZUEK ZARETE MAREA URDINA! Zuegatik egin behar dugu igeri.
Mila esker baita ere Lorea, Igone eta Aitorri, izugarri lagundu zeniguten eta denerako prest agertu zineten aldi oro. Lan zoragarria egiten duzue benetan.
Eta nola ez, mila esker GAUTENA-ri, zuek gabe ezingo genituzke horrelako gauzak egin.
Marea Urdina Taldea
Mas información sobre el proyecto en nuestra página web /Gure web orrian informazio gehiago:
O en nuestra redes sociales / Edo gure sare sozialetan:
No hay comentarios:
Publicar un comentario