Marea Urdina sortu genuenean garbi geneukan zein ziren benetako protagonistak, autismoa duten pertsonak eta beraiek gizarteratzeko lanean dihardutenak, hauengatik egin behar dugu igeri.
Proeiktua aurrera doan heinean hainbat pertsona eta talderen babesa lortu dugu eta benetan eskertzekoa da baina atzo Zubiaurre Igeri Elkarteko entrenamenduan gertatu zenak hitzik gabe uzten gaitu eta kontatu beharra daukagu.
Asteburu honetan Gipuzkoako Taldekako Kopa Kategoria Absolutuan jokatzen ari dira, probintziako dozena bat talde, Tolosako Usabal Kiroldegian. Atzo gauean izan zuten azken entrenamendua Zubiarreko Taldekoak, bertan igerilari guztiak Gipuzkoako Kopa-ko beroketetan Marea Urdineko txapelarekin igeri egiteko erabakia hartu zuten. Denak ez zutenez gure txapela, txapelketan ez zuten irten behar gaztetxoek beren gorroa zaharrago direnei ematen ibili zirela jakin izan dugunean... hitzik gabe geratu gara. Bene-benetan MILAESKER! Marea Urdina zuena egin duzue!
Marea Urdina zuek zarete!
Marea Urdina Taldea
Mas información sobre el proyecto en nuestra página web /Gure web orrian informazio gehiago:
O en nuestra redes sociales / Edo gure sare sozialetan:
No hay comentarios:
Publicar un comentario