lunes, 25 de diciembre de 2017

Azkoitiko haur eta guraso talde baten gabonetako dohaintza Marea Urdinari

Azkoitiko haur eta guraso taldea

Atzo Gabon bezpera izanda, hainbat guraso talde eta ume ibili ziren Azkoitiko kaleetakik abesten. Gabonetako egunak, batzuentzat neurri gabeko kontsumorako erabiliak direnak, beste batzuentzako lagun eta familiekin bildu eta momentu atseginak pasatzeko aitzaki dira.

Gabonak, halaber, zenbaitentzat bestei laguntzeko edota elkartasuna adierazteko egun aproposak izaten dira. Atzo Azkoiti eta Azpeitin abesten ibili ziren talde ezberdinek beren babesa adierazi zioten Marea Urdina-ri eta hemendik bihotz bihotzez gure eskertza adierazi nahi genieke.

Bada ordea zeharo hunkitu gaituen eta azpimarratu nahiko genukeen elkartasun adierazpenetik haratago joan den ekintza bat. Atzo abesten ibili ziren  Azkoitiko haur eta guraso talde batek egunean zehar biltzea lortu zuten diru guztia Marea Urdina-ri dohaintzan ematea erabaki zuen.

Marea Urdinetik gure eskerrik beroena adierazi nahi dugu publikoki eta saiatuko gara pertsonalki ere berdina egiten. Atzo egin zenutena zuen umeentzako eta beste guztiontzako eredu da.

Bihotzez mila mila esker.

Zuek ere Marea Urdina zarete!



Marea Urdina Taldea

Mas información sobre el proyecto en nuestra página web /Gure web orrian informazio gehiago:
O en nuestra redes sociales / Edo gure sare sozialetan:

1 comentario:

  1. Mila esker. Azkoitiar herritarren bihotz onak hitzik gabe uzten gaitu!

    ResponderEliminar